miércoles, 10 de julio de 2013

Homenaje a Jabi Amorrortu en Lemoa este viernes. Gora Jabi!, Beti arte!


JABI AMORRORTU BELAMENDIA

Jabi Amorrortu bere konpromisoagatik gogoratuko dugu, kirol munduari, sindikatuari eta bereziki bere familiari eskainitako dedikazioagatik. LABetik besarkada bero eta estua bere emazte Garbiñeri eta euren bi semeei.

Euskal Herri osoan ezaguna egin da Cementos Lemonan enplegua eta lan baldintzengatik burututako borrokagatik. Ziur gaude Cementoseko langile guztiek borroka kide bezala gogoratuko dutela, borroka kide on guztiek bezala, kemena eta bihotza ondo baino hobeto uztartzen baitzekien.

Ibilbide luzea egin zuen sindikatuan Jabik, enpresa delegatu bezala hasi zen ondoren Bizkaiko eraikuntzako mahai sektorialeko arduraduna, Hego Uribe-Arratiako eraikuntza arduraduna eta, azkeneko bost urteetan, eraikuntza-kimika sektoreko arduradun nazionala izan da industria federazioan.

Gure bihotzetan geratuko da betiko. Ezingo dugu bere alaitasuna ahaztu, bere bizi poza, bere gaitasuna momentu gogorretan taldea zaintzeko... ezinezkoa izango zaigu Jabi ahaztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario